Sammic-eko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, lantegi aurrean

Urola Kostako Hitza 2018ko eka. 26a, 10:08

Sammic enpresako langileak, gaur goizean, lantegi aurrean. (Ane Olaizola) Azkoitiko Basarte industriagunean dagoen Sammic enpresako langileek hirugarren greba eguna dute gaur, eta, aurreko egunetan bezala, beharginak lantegi aurrean daude goizetik. Langileen batzordeak jakinarazi duenez, "oraingoz ez dago berririk", eta elkarretaratzea deitu dute eguerdirako. Lantegi aurrean elkartuko dira langileak, 12:00etan, eta biharko eta etzirako ere mobilizazioak iragarri dituzte; bihar, Azpeitiko plazan egingo dute elkarretaratzea, eta etzi, osteguna, Azkoitikoan. Bi elkarretaratzeak 12:00etan izango dira. Enpresako lan hitzarmen berriaren negoziazioa ez atzera eta ez aurrera dela eta, langileek hilaren 11n erabaki zuten grebara joatea. Joan den astean bi egunetan egin zuten greba, eta aste honetan, bihar eta etzi ere egingo dute. Egunotan egoera bideratzen ez bada, uztailaren 2tik aurrera greba mugagabera joko dutela jakinarazi zuten joan zen ostegunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide