Urrestilla dantzan jarri dute AGL eskolako ikasleek

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 25a

Azpeitiko Urrestilla auzoan San Joan festak ari dira ospatzen, eta, atzo, igandea, biharamuna pasatzeko plan aparta izan zuten. Hain zuzen ere, Angel Oiarzabalen AGL eskolako ikasleek areto dantza ikuskizuna eskaini zuten, 20:15ean hasita. Urrestillako pilotalekua leporaino bete zen, eta giro polita nagusitu zen bertan. Salsa, bachata, txa-txa-txa eta kizomba dantzatu zituzten ikasleek, eta, amaieran, irakasleari lore sorta bat oparitu zioten. [flickr_set id="72157696681350321"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide