Festak ez du etenik Urrestillan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 24a

Ostiraleko Sorgin Eguna igarota, festa giroan mugilduta jarraitzen dute Urrestillan. San juan bezpera, atzo, eta San Juan Eguna, gaur, ekintzaz beterik izan dituzte. Atzo poteo herrikoia eta herri afaria egin zituzten, sua piztu aurretik. Gaur, berriz, urrestiladarrek musikarekin ekin diote San Juan Egunari, Azpeitiko Udal Musika Bandarekin. Ondoren, prozesioa eta meza izan dira, eta txikienek buruhandiekin jolasteko aukera izan dute. Festak aurrera jarraituko du arratsaldean. Lore Kolore ipuin kontalariak saioa eskainiko du 17:30ean eta jarraian, merienda izango da. 20:15ean, berriz, AGL Saloiko dantza emanaldia izango da frontoian. Hona hemen atzoko eta gaurko hainbat irudi:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide