Gau giro ederra nagusitu da Oñatzen suaren bueltan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 24a

San Juan festak ari dira ospatzen Azpeitiko Oñatz auzoan, eta, beste hainbat lekutan bezala, sua piztu zuten han ere atzo gauean. Giro ederra nagusitu zen suaren bueltan, eta gaur ere egingo dituzte ekintzak festarekin jarraitzeko. Hain zuzen ere, herri kirolak izango dituzte eguerdi partean, eta, horrez gain, trikitilariak ariko dira musikaz eguna alaitzen. Hona hemen atzo gaueko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide