Ekuprix eta Hilarte garaile, Azpeitiko Futbito Txapelketa Herrikoiaren finaletan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 23a

Kopako finala 5 eta 2 irabazi dio Ekuprixek Korraleri, eta Ligako finalean, Hilarte gailendu da, Txominekueki 3 eta 2 aurrea hartuta. Lehen partidan, Aitor Aierbek min hartu du, eta anbulantzian eraman dute.

Azpeitiko Sarek antolatutako Futbito Txapelketa Herrikoiaren finalak jokatu dituzte gaur, Azpeitiko plazan. Korrale eta Ekuprix taldeek jokatu dute Kopako finala, 16:00etan hasita, eta, segidan, Ligako finala jokatu dute Txominekuek eta Hilarte taldeek. Kopako finala Ekuprixek irabazi du, Korraleri 5 eta 2 irabazita, eta Ligako finala Hilartek, Txominekuek taldeari 3 eta 2 aurrea hartuta. Eguraldi ederra egin du, eta jende ugari bildu da plazan finalak ikustera. Dena den, izan da ezustekorik ere gaurkoan. Hain zuzen ere, lehen partidan, Korrale taldeko Aitor Aierbek min hartu du belaunean, eta anbulantzian eraman behar izan dute. Partida amaitzeko bost minutu falta ziren hori gertatu denean, eta ez dute amaitu norgehiagoka. Aurten, bederatzi taldek parte hartu dute euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde egiten den futbito txapelketan. Honako hauek izan dira parte hartzaileak: Ekuprix, Gaztetxie, Dandelion, Txominekuek, Korrale, Txifor, Hilarte, Psikotek eta Xibot. Maiatzaren 7an ekin zioten lagunarteko sariketari. Hona hemen gaurko finaleko argazkiak: [flickr_set id="72157696617578821"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide