Urrestillan hasi dituzte San Joan festak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 23a

Urrestillan hasi dituzte sanjoanak. Atzo, ostirala, Gazte Eguna eta Sorgin Gaua ospatu zituzten. 19:00etan hasita, sorgin poteoa egin zuten, eta, horren ostean, Unidad Alavesa taldearen kontzertua izan zen. Ondoren, gazte afaria egin zuten kalean, eta gazte ugari bildu zen bertan. Gauean, berriz, Willis Drummond eta Bad Sound System taldeak aritu ziren zuzenean. Giro ederra nagusitu zen atzo Urrestillan, baina protestak ere izan zuen lekurik atzokoan. Izan ere, Iruñeko talde bortxaketaren gaineko auziaren epaia salatzeko elkarretaratzea egin zuten plazan, 19:00etan. Hona hemen atzo Urrestillan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide