Sanjoanak direla-eta, gaueko autobus zerbitzua izango da Urrestillara

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 21a

Bihartik asteartera bitartean eskainiko dituzte autobus zerbitzu bereziak. Egun horietan autobusak ez dira Urrestillara sartuko. Zapatuan San Juan festen egitarauarenbarruan egitekoak ziren artisau azoka bertan behera gelditu dela jakinarazi du festa batzordeak.

Iazko sanjuanetako argazkia. (Urrestillako festa batzordea) San Juan festak direla eta, urtero gisan, gaueko autobus zerbitzuak izango dira Azpeitia eta Urrestilla artean. Zerbitzu hori eskainiko duten autobusak ez dira Urrestillara sartuko, eta lehen sarreran geldituko dira, sanjuanek irauten duten bitartean. Ohiko zerbitzuek berdin jarraituko dute. Arratsalde-gaueko autobusek honako ordutegi hau izango dute, egunez egun: Ekainak 22, ostirala Azpeititik Urrestillara: 19:15ean, 20:40ean, eta 22:30ean. Urrestillatik Azpeitira: 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan. Ekainak 23, zapatua Azpeititik Urrestillara: 20:40ean eta 22:30ean. Urrestillatik Azpeitira: 03:30ean eta 06:00etan. Ekainak 24, igandea Urrestillatik Azpeitira: 21:15ean . Ekainak 25 astelehena Azpeititik Urrestillara: 14:00etan. Ekainak 26, asteartea Azpeititik Urrestillara: 20:40ean.

Artisau azoka bertan behera

Urrestillako festa batzordeko kideek atzo jakinarazi zutenez, bertan behera gelditu da zapatuan egitekoak ziren artisau azoka. "Hainbat arrazoi tarteko" hartu dute erabakia, eta barkamena eskatu dute. "Seguru gaude beste urteren batean aurrera ertengo dela ekimena, betiere bakoitzak bere aletxoa jartzen badu", adierazi du festa batzordeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide