Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko eta Azpeitiko gimnastika erritmikoko ikasleek ikasturte bukaerako erakustaldiak egingo dituzte gaur eta bihar. Gaur, Azkoitiko Zubiberri taldekoen txanda izango da; Elkargunean egina dute hitzordua, 18:30ean. Ordu berean, baina bihar, erakutsiko dute ikasturtean landutakoa Azpeitiko Loretoki eskolako gimnastek, kiroldegian.