Ro musika talde berriak bere lehen singlea aurkeztu du

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 20a

Lau azkoitiarrek eta azpeitiar batek osatzen duten taldeak, 'Ilhunbean esan-eginak' abestia kaleratu du.

Ro musika talde berriko kideak. (Ro) Talde berria sortu dute Azkoitiko eta Azpeitiko bost musikarik. Ro taldea, Gorka Alcalde -gitarra-, Josu Usobiaga -bateria-, Iñigo Gonzalez -gitarra- eta Mikel Iraeta -sintetizatzailea/teklatua- azkoitiarrek, eta Iker Amenabar -baxua- azpeitiarrak osatzen dute. Taldeak bere lehenbiziko singlea ere aurkeztu du, Ilhunbean esan-eginak izenekoa eta bi zatitan banatu du: batetik, Ihunbean esanak eta bestetik, Ihunbean eginak. Singlea entzungai dago taldearen plataforma honetan."Hurrengo astean abesti berria eta bideoa kaleratuko ditugu", aurreatu dute taldekideek. Hona hemen Ro taldearen Ilhunbean esan-eginak abestiaren teaserra: https://www.youtube.com/watch?v=ICwtI6ysEb4

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide