Azpeitiko kiroldegi ondoko zelai artifiziala berritzeko lanak. (Ihintza Elustondo)
Udal kiroldegiaren ondoko zelai artifizialeko belarra aldatzeko obrak martxan dira. Azpeitia Cup bukatu eta hurrengo egunean, ekainaren 18an, hasi zituzten lanak, eta Udalaren aurreikuspenen arabera, uztailaren 20rako bukatuta egon beharko dute, futbol taldeek berehala hasiko dutelako denboraldi aurrea.
Belarraren alfonbra "gastatuta" izateaz gain, beste arazo batzuk ere bazituelako berrituko dute zelaia. Obren berri eman zutenean Azpeitiko Udalak eta kirol elkarteek
jakinarazi zutenez, putzuak-eta sortzen ziren bertan, drainatze arazoak zituelako. Horregatik, bi eratako lanak egingo dituzte. Lehenik, belarra altxatuko dute, eta gero ikusiko da azpia nola dagoen. Azpi hori egokitzeko, putzuak-eta saihesteko, obra zibil bat egingo dute aurrena, eta, gero, belar berria jarriko dute". Konponketa lanak 350.000 euro kostatuko dira.