Sanjoanak ospatzeko pronto dira Azpeitiko Oñatzen. Aurten, asteburuan egokitu dira San Joan bezpera eta eguna, eta bi egun horietarako prestatu dute festa egitaraua.
San Joan egunez urtero egin ohi dute meza Oñatzen, loreen bedeinkapen eta guzti. Aurten, ordea, ekainaren 24ko elizkizuna 23ra aurreratu behar izan dute. San Joan eguna igandean tokatu da aurten, eta ezin izan dute apaizik inguratu egun horretarako; horregatik egingo dute sanjoanetako meza bezperan, zapatuan, 11:30ean.
Bezperan egingo dute, era berean, auzokoen afaria, eta igande eguerdian herri kirolak izango dituzte. Hau da bi egunetarako prestatu duten egitaraua:
Ekainak 23, zapatua.
- 11:30. Meza, Azpeitiko Parrokiko koruaren parte-hartzearekin.
- 12:00. Jubilatuen hamaiketakoa, trikitilariek girotuta.
- 20:30. Auzotarren afaria.
Ekainak 24, igandea. San Joan eguna.
- 12:00. Herri kirolak.
- Egun guztian zehar, trikitilariak.