Pako Aristik 'Maitatu zure egunak' liburua aurkeztu du

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 19a

Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Pako Aristi liburuaren aurkezpenean, gaur (Erein). Pako Aristik (Urrestilla, 1963) gaur, asteartea, aurkeztu du Maitatu zure egunak poesia liburua, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Aristik adierazi duenez, "kontsumismoaren gailurrean garen honetan", poesia liburu bat eramatea soinean eraman daitekeen "altxorrik ederrena" da. Aristiren seigarren poesia liburua Erein argitaletxearen eskutik kaleratu du, eta salgai jarri dute argitaletxearen webgunean. Esteka honetan ikus daitezke gaur goizean Donostian egin duten aurkezpeneko irudiak eta bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide