Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ilunpe pilota elkarteak atzo jokatu zuen finalerdia, eta 2-1 galdu zuen Aurrera Tolosaren aurka.
Atzo jokatu zuten Berria Txapelketaren finalaurrekoa Tolosan.
Azpeitiko Ilunpek ez du XV. Berria Txapelketako finala jokatuko. Atzo, igandea, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zuten finalerdia Aurrera Tolosaren aurka, eta 2-1 galdu zuten azpeitiarrek. Kadete mailan, Unai Alberdik eta Jakes Elosegik 22-15 galdu zuten; jubeniletan Julen Egigurenek eta Gorka Iriartek 22-14 irabazi zuten partida, eta senior mailan Jon Alberdik eta Dani Murgiondok 22-18 galdu zuten. Horrenbestez, Ilunpe ez da larunbatean Hernanin jokatuko den finalean izango.