IRUDIETAN: Jubilatuen Egunarekin agurtu dute Urrestillan sanjoanen aurreko asteburua

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 17a

Ostiral gaueko pilota jaiialdiaren eta atzoko krosaren eta kantu jiraren ondoren, Jubilatuen Eguna ospatu dute gaur Urrestillan, San Joan festen aurreko asteburuko egitaraua borobiltzeko. Meza ondorenean plazan jarritako karparen bueltan elkartu dira jubilatuak eta gainerako hainbat herritar, Antxieta elkarteak prestatutako salda eta pintxoak dastatzera. Baina elkarte berak festa batzordearen laguntzarekin ematen duen bazkaria izan ohi da urteroko hitzordu nagusia Jubilatuen Egunean, eta gaur ere hala izan da. 43 lagunek emana zuten izena bazkarirako, eta giro ederrean gozatu dute otorduaz eta bazkalondoko kantu eta musika festaz. Omenaldiaren urteroko tartean, Inake Eizagirrek jaso ditu gaurkoan lore sorta eta bazkarian elkartutakoen txalo beroak. Hona hemen, eguneko irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide