Valen Garcia azpeitiarra, Almeriako Western Film Festivaleko kartel lehiaketako irabazlea

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 17a

Guztira, 39 proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Garcia izan da irabazlea 'sherif' bat irudikatzen duen lanari esker.

Valen Garcia kartel irabazlearekin. Valen Garcia azpeitiarraren kartel batek iragarriko du Almeriako Western Film Festivala. Urriaren 9tik 13ra Tabernas herrian izango da jaialdia, eta aurten lehenbizikoz antolatu dute lehiaketa. Guztira, 39 proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Garcia izan da irabazlea sherif bat irudikatzen duen lanari esker. Garciaren lana izango da, beraz, XIII. edizioa beteko duen jaialdiaren irudia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide