Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak gaur itxiko dituzte irailera arte. Gazte Informazio Bulegoak, berriz, udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, zabalduko dute.
Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoa.
Uda bertan da, eta Azpeitiko Udalaren Gazteria zerbitzuek ordutegi aldaketak izango dituzte datozen egunetan. Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak nahiz Gaztelekua gaur, ostirala, itxiko dituzte irailera arte. Izan ere, datorren astean bertako hezitzaileak buru-belarri udaleku irekien prestaketan murgilduko dira, ekainaren 25ean hasiko baitira aurtengo udalekuak.
Bestalde, datorren astelehenetik –ekainak 18– aurrera, udako ordutegian zabalduko dute Gazte Informazio Bulegoa. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, zabalduko dute. Ordutegi hori izango du bulegoak uztailaren 20ra bitartean.