Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jon Larrañaga azpeitiarrak kasle Ohi Aipagarriaren Saria jaso du, egindako ibilbideagatik. Maitane Alberdi azkoitiarrak, berriz, Ikasle Aipagarriaren Saria jaso du, 9,64ko batez besteko nota erdietsi duelako heziketa zikloan.
Jon Larrañagak Ikasle Ohi Aipagarriaren Saria jaso du.
Elgoibarko IMH Fabrikazio Aurreratuaren Zentroak ikasturte amaierako ekitaldia egin zuen atzo, osteguna, eta aurtengo IMH Sariak banatu zituzten bertan. Horien artean, Jon Larrañaga azpeitiarra eta Maitane Alberdi azkoitiarra izan ziren sarituak: Larrañagak Ikasle Ohi Aipagarriaren Saria jaso zuen, "egindako ibilbide profesional eredugarriagatik"; eta Alberdik Ikasle Aipagarriaren Saria jaso du, 9,64ko batez besteko nota erdietsi duelako.
IMHn Mekanikoaren Produkzioaren Programazioko heziketa zikloa ikasi zuen Larrañagak. Makinekin hasi zen lanean, eta, gero, produkzioaren kudeaketara egin zuen salto. Ondoren, jubilatzear ziren enpresa txiki bateko jabeei lantegia erosi zien, eta lau urte daramatza erronka berrian murgilduta. IMHk haren "ekintzailetza, kemena, bere buruan sinesteko ahalmena eta oztopo guztien gainetik ametsari eutsi izana" saritu nahi izan ditu. Sari gisa, Makina Erremintaren Museoko Besarkada oroigarria eta talasoterapiara joateko bi lagunentzako bonua eskuratu ditu Larrañagak.
Alberdik, berriz, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua goi mailako heziketa zikloa ikasi du, eta 9,64 batez besteko nota lortu du. Hori dela eta, plaka eta 300 euroko diru saria eskuratu ditu.
IMHren bideo honetan, azpeitiarraren ibilbidea errepasatu dute:
https://www.youtube.com/watch?v=_gx_gJz3eXc