Herriartekoaren gomazko paletako finala jokatuko du Azpeitiak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 15a

Urtzi Lopetegi azpeitiarra, atzoko partidan. (Mailo Oiarzabal) Gipuzkoako Herriartekoaren I. Gomazko Paleta Txapelketaren finala jokatuko du Azpeitiak datorren San Joan egunean, finalaurrekoetan Zumarraga kanporatu ondoren. Atzo arratsaldean jokatu zuten finalaurrekoaren itzulerakoa Urrestillako Txikuri pilotalekuan, eta joanekoan Zumarragan lortutako emaitza berarekin nagusitu ziren Azpeitiko pilotariak, 2 eta 1. Zumarragan bezala, buruz buruko bi partidak irabazi zituen atzo Azpeitiak. Frontoi osokoan, Urtzi Lopetegi 20-14 nagusitu zitzaion Rodriguezi, itzulerakoaren lehen partidan. Binanako neurketan, aldiz, Zumarragakoentzat izan zen puntua; 20-14 galdu zuten Eneko Martijak eta Oier Alkortak Anduezaren eta Vianaren kontra. Kanporaketa hiruna zela ekin zioten, beraz, partida erabakigarriari Asier Egiguren azpeitiarrak eta Juanena zumarragarrak. Joanekoan ozta-ozta irabazi zuen Egigurenek (19-20) Azpeitiari itzulerakorako abantaila eman zion partida; atzo, berriro lortu zuen garaipena eta, horrekin batera, finalerako txartela ere bai, 20-15. Finala, Donostian Donostiako Altzako frontoian jokatuko dute ekainaren 24ko finala, 11:00etatik aurrera. Aurkari zein izango duen jakitea falta zaio Azpeitiari, Hernani ala Donostia, bigarren finalaurrekoaren itzulerakoa igandean jokatuko baitute, Hernanin; joanekoan, 2 eta 1 irabazi zuen Donostiak. Hemen, atzo Urrestillan jokatutako partidetako irudi gehiago:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide