Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaiaren aurrean "justizia exijitzeko" manifestazioa deitu dute zapaturako, hilak 16, Iruñean. Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak deitu dute mobilizazioa, eta Azkoititik eta Azpeititik hara joateko autobusak antolatu dituzte.
Autobusak 15:00etan irtengo dira bi herrietatik Iruñera; Azkoitian, Eroski txiki aurretik abiatuko dira, eta Azpeitian anbulatorio aurretik. Manifestazioa 17:00etan hasiko da, Sadar futbol zelaiaren aurretik, eta Askatasun plazan amaituko da mobilizazioa. Azpeititik Iruñeko manifestaziora joateko autobusetarako izen-ematea zabalik dago jada. Orkatz, Jim Clark eta Urola Expres tabernetan egin daiteke. Azkoitian, berriz, Zakela, Zurt eta Etxe-Aitz tabernetan eman daiteke izena.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide