Luis Piedrahita, Soreasun. (Alberto Beloki)
Las amigdalas de mis amigdalas son mis amigdalas bakarrizketa taularatu zuen zapatuan Luis Piedrahitak Azpeitiko Soreasun, eta ezin hobeto bete zuen helburua. Izan ere, barre algara ia etengabean eduki zituen ikusleak ikuskizunak iraun zuen ordu eta erdian. "Etorri erraza, azkarra eta umoretsua du Piedrahitak. Ordu eta erdiz isildu ere egin gabe aritu zen, kontu errealetatik abiatuta umore fina eta absurdua nahastuz", kontatu dute sare sozialetan Kulturaz kooperatibakoek.
Argazki bilduma ere osatu dute,
Alberto Belokik ateratako irudiekin.