Azpeitiko babestutako etxebizitzen informazioa emateko bulegoa ireki dute Betharramen

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 7a

Hilaren 22ra arte egongo da irekita bulegoa Betharramen. (Azpeitiko Udala) Esklabetako inguruan eraiki behar dituzten babestutako eta tasatutako 129 etxebizitzei buruzko informazioa eta argibideak emateko bulegoa ireki du Udalak Betharrameko erakusketa gelan (argazkian), etxebizitza eskaintza horretan interesa duten herritar guztien eskura. Hilaren 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera irekiko dute bulegoa, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide