Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Soreasu antzokian egingo dute, 'Kolorea+Ilusioa=?' izenburupean. 20:00etan hasita. Aktoreek, dantzariek, Ekaintxok eta Udal Musika Bandak ere parte hartuko dute.
Ikasturtea bukatzear dira Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikasleak, eta gaur, osteguna, ikasturte osoan zehar ikasitakoa oholtzaratuko dute Soreasu antzokian.
Kolorea+Ilusioa=? izenburupean eskainiko dute emanaldia, 20:00etan hasita. Musika eskolako ikasleek eta irakasleek ez ezik, aktoreek, dantzariek, Ekaintxok eta Udal Musika Bandak parte hartuko dute kontzertu berezian.