Ekainaren 16an zabalduko dute Azpeitiko estali gabeko igerilekua

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 6a

Uda honetan igerileku estaliko saunak eta gimnasioa erabiltzeko aukera izango dute Kirol Patronatuko erabiltzaileek. Igerileku estalia, aldiz, abuztuaren 16tik aurrera izango da erabilgarri. Irailaren 16an itxiko dute kanpoko igerilekua.

Azpeitiko Kirol Patronatuaren estali gabeko igerilekuak ekainaren 16an, zapatua, irekiko ditu ateak, eta irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Egunero, astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara zabalduko dute kanpoko igerilekua. Aurten, estali gabeko igerilekuaz gain, erabilgarri izango dira Kirol Patronatuaren saunak eta gimnasioa, abuztuaren 2tik irailaren 3ra bitartean. Zerbitzu horiek astelehenetik larunbatera bitartean eskainiko dituzte, goizez nahiz arratsaldez: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ordutegi berdina izango du igerileku estaliak ere. Azken hori abuztuaren 16tik aurrera izango da erabilgarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide