Bi antzerki obra eskainiko dituzte ostiralean.
Azpeitiko Udalaren Gazteria Sailak antolatzen duen haur eta nerabeentzako antzerki tailerra heldu da ikasturte bukaerara. Aurtengo jarduna behar bezala amaitzeko, antzerki emanaldia prestatu dute ostiralerako. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 18.30ean hasita, eta 19 neska-mutil azpeitiar igoko dira oholtzara beren abileziak erakustera. Kulturgunera bertaratzen diren lagunek
Gauaren egiak eta
Gaitz erdi izeneko antzezlanak ikusteko parada izango dute.