Ostegunean hasiko dira Azpeitiko Elizkaleko Korputz jaiak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 5a

Hiru egun izango dituzte aurten festek, zapatura arte. Kalejirak, buruhandiak, musika emanaldiak eta lagunarteko afaria izango dituzte, besteak beste.

Ostegunean hasiko dira Azpeitiko Elizkalean aurtengo Korputz jaiak ospatzen. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, azken urteetan oiko bihurtu diren hitzorduekin osatuta. Kalejirak, buruhandiak eta musika emanaldiak nagusi izango dira; eta zapatuan, festetako azken gauean, lagunarteko afaria ere izango dute, Baigera Ieko tabernan. Hau da, osorik, Elizkaleko korputzen egitaraua: Ekainak 7, osteguna
  • 18:00. Jaien hasiera, Juan Antxieta musika eskolako musikarien kalejirarekin. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00. Meza parrokiko kaperan, hildako kaletarren alde.
Ekainak 8, ostirala
  • 18:00. Kalean gora, kalean behera, Juan Antxieta musika eskolako musikariak. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00. Gitarra-poteoa, gitarra eta Kantu-Jira taldeetakoekin.
  • 22:30. Erromeria, Eneko Arbeo soinujolearekin eta Jon Izagirre pandero-jotzailearekin.
Ekainak 9, zapatua
  • 13:00. Trikitilarien kalejira.
  • 19:30. Triki-poteoa.
  • 20:30. Lagunarteko afaria, Baigera Ieko tabernan.
  • 23:00. Orots talde.
  • 00:00. Festetako zozketa, kalean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide