Azpeitiko karate eskolako ikasleek erakustaldia eskainiko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 5a

Iaidō teknikaz ikasitakoa erakutsiko dute Sei-Shin-Ryu elkarteko adin guztietako azpeitiarrek. Erakustaldia Azpeitiko kiroldegian izango da, 16:30ean hasita. Nahi duen herritar oro hurbil daiteke bertara.

Azpeitiko karate ikasleak (Sei-Shin-Ryu) Datorren zapatuan, ekainak 9, karate erakustaldia egingo dute Azpeitiko Sei-Shin-Ryu eta Donostiako Sabaki--Ha karate elkarteek erakustaldia egingo dute datorren zapatuan, hilak 9, Azpeitiko kiroldegian. Bertan, bi eskoletako adin guztietako ikasleek hartuko dute parte, eta Iaidō teknikaz –katana japoniarra– ikasitakoa erakutsiko dute. Erakustaldia 16:30ean hasiko da, eta herritar oro hurbil daiteke bertara. Sei-Shin-Ryu eskolako kideek herritarrei dei egin diete zapatuko hitzordura hurbil daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide