Berrosueta ganadutegia eta Joanes Balenziaga sarituak, Euskadiko III. Behi Suharraren Egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 4a

Maiatzaren 26an Euskadiko III. Behi Suharraren Eguna izan zen Bergaran, eta Azpeitiko Berrosueta gandutegia eta Joanes Balenziaga errekortaria saritu zituzten txapelketan. Txapelketan bi egiteko izan zituzten parte-hartzaileek: uztaien eta oztopoen probak. Berrosuetak eta Balenziagak uztaien mailan lortu zituzten sariak. Batetik, Berrosuetako Tapita behiak, behi suhar onenaren saria irabazi zuen, eta ganadutegiko Josu Uria "gustura" agertu da sariarekin: "Izan ere, horrelako lehiaketa batean parte hartu genuen lehen aldia izan zen". Bestetik, uztaien txapelketan bikoteka aritu behar izan zuten errekortariek, eta Balenziaga azkoitiarrak Villabonako Ander Lizarralderekin osatu zuen bikotea. Behien adarretan uztai gehien jartzea zen lehiaketaren funtsa, eta Balenziagak eta Lizarraldek irabazi zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide