Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izen-ematea zabalik dago jada, eta ekainaren 15an itxiko da. Interesa duen orok eman dezake izena autobusez joan-etorria egiteko, 12 euro ordainduta.
Ekainaren 17an, igandez, ospatuko da Araba Euskaraz Argantzun. Urtero bezala, autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Arabako ikastolen aldeko festara joan nahi dutenentzat.
09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Argantzunetik, berriz, 18:00etan itzuliko da autobusa. Izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, ekainaren 15eko 13:00ak baino lehen.