Datorren urtera arte agurtu dute Mantangorri Sanjuandegin, Azpeitian

Nerea Uranga 2018ko ekainaren 3a

Herri kirolen erakustaldia izan da gaur arratsaldean Sanjuandegiko festetan

Datorren urteko festak arte agurtu dute Mantangorri Azpeitiko Sanjuandegi auzoan gaur arratsaldean. Mantangorri igo aurretik, herri kiroletako erakustaldia izan da Sanjuandegiko festetan. Kirol jaialdian, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Joxe Mari Esnaola aizkolariek eta Jon Unanue Goenatxo II.a eta Xabier Aranburu Guzta harri-jasotzaileek parte hartu dute. Horiez gain, 8 eta 5 urteko Eneko eta Aratz Esnaola aizkolari gaztetxoek ere beren erakustaldia egin dute aizkoran. Ondoren, Sanjuandegiko auzo batzordeak antolatutako zozketako zenbaki irabazleak atera dituzte: lehen saria, bi pertsonantzako afaria, 2.701 zenbakiari egokitu zaio (2.661 da ordezkoa) eta bigarren saria, auzoko merkatariek emandako produktuekin osatutako otarra, 2.133 zenbakiari egokitu zaio (0260 da ordezkoa). Sanjuandegiko festetako hainbat ekitaldi egingo dituzte datorren larunbatean ere. Ekainaren 9rako Kooperazio Eguna antolatu du Xanjuandei auzolaneanek. Egun horretan, Indiaren alde 16:00etan txirrindularitza proba izango da, eta 17:30ean gaztetxoen krosa. [flickr_set id="72157697014901374"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide