Azpeitiko Luix Beltza dantza eskolakoek ikasturte bukaerako jaialdia egin dute

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 3a

Azpeitiko Sanjuandegi auzoan festetan murgilduta jarraitzen dute oraindik. Gaur, besteak beste, Luix Beltza dantza eskolakoen ikusturte bukaerako jaialdia izan da, 12:00etan hasita. Gipuzkoako, Bizkaiko, Zuberoako eta Luzaideko (Nafarroa) dantzak nahiz koreografia berriak eskaini dituzte hainbat eta hainbat gaztetxok. Musika Eskolako txistulariek ere parte hartu dute ekitaldian, eta giro ederra nagusitu da. Hona hemen han hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide