Azpeitiko Enparan kalean Korputz jaiak ospatu dituzte

Nerea Uranga 2018ko ekainaren 3a

Azpeitiko nparan kaleko bizilagunek gaur ospatu dituzte Korputz jaiak. Goizean, ohi bezala, txistulariak, hamaiketakoa eta meza izan dituzte. Ondoren, Baigeran elkartu dira kalekoak bazkaltzeko. Bertan, trikitilarien eta bertsolarien saioa izan dituzte bazkalostean, eta Enparan kaleko hiru herritar omendu dituzte: Mikel Larrañaga, Joxe Mari Sudupe eta Joxe Mari Zelaia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide