Ane Arrizabalaga eta Ane Urzelai legazpiarrek irabazi dute Sanjuandegiko VI. Trikiti Txapelketa

Nerea Uranga 2018ko ekainaren 2a

18 urtez azpiko zazpi bikote gaztek parte hartu dute gaur arratsaldean Sanjuandegiko VI. Trikitilari Txapelketan, Azpeitian. Xanjuandegi auzolanean batzordeak antolatutako txapelketan inoiz baino parte hartzaile gehiago izan da. Txapela Legazpiara joan da: Ane Arrizabalaga 14 urteko soinu jotzaileak eta Ane Urzelai 15 urteko pandero jotzaileak irabazi dute. Bigarren postuan gelditu dira Julen Labaka (15 urte) soinu jotzaile errezildarra eta Garazi Larrañaga (15 urte) pandero jotzaile azpeitiarra. Txapelketan parte hartu duen trikitilari bikote gazteena Zestoakoa izan da: Intza (12 urte) eta Maria Illarramendi (9 urte) ahizpek osatutakoa. Gainontzeko bikoteak izan dira: Hernaniko Eider Garro (14 urte) eta Haraitz Elizalde (14 urte); Hernaniko eta Astigarragako Ianire Segurola (13 urte) eta Elaia Diaz (13 urte); Bidaniako eta Urrestillako Nahia Dorronsoro (15 urte) eta Iraia Arteaga (15 urte); eta, Azkoitiko eta Azpeitiko Araitz Etxaniz (13 urte) eta Enaitz Alberdi (12 urte). Sari banaketarekin hasi aurretik, XJ Auzolaneanen izenean oroigarria eta esker onak eman dizkiote trikiti saioak grabatzen aritzen den Andoni Lizarralderi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide