3 eta 1 irabazi dio Athleticek Eibarri, Azpeitian jokatutako partidan

Urola Kostako Hitza 2018ko eka. 2a, 19:39

Azpeitian jokatu dute futboleko emakumeen VIII. Euskal Herriko Koparen lehen finalaurrekoa, gaur arratsaldean. 17:00etan hasita,  Athletic eta Eibar nor baino nor aritu dira Garmendipe futbol zelaian, eta aise nagusitu da Athletic partidan. Hain zuzen ere, 3 eta 1 irabazi dute partida txuri-gorriek. Lehen gola Eibarrek bere atean sartu du, partida hasi eta berehala. Ondoren, markagailua 2-0ean jarri du Nekanek sartu duen golaren bidez, eta, lehen zatiaren amaieran, Athleticeko jokalari Leiak sartu du hirugarrena, 43. minutuan. 61. minutuan, Eibarreko Idoiak, penaltiz, 3 eta 1ean jarri du markagailua. 75. minutuan, berriz, penaltia huts egin du Athleticeko Nekanek. Eibar taldea Xuban Peña azpeitiarrak entrenatzen du. Aste honetan bertan jakinarazi du taldea gidatzea utziko duela. Hona hemen partidan hartutako irudiak: [flickr_set id="72157667645517517"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide