Irudietan: Azpeitian Gitarra Topaketetan sei musika eskolatako gitarra jotzaileek parte hartu dute

Nerea Uranga 2018ko ekainaren 2a

Gipuzkoako sei musika eskolatako gitarra jotzaileak bildu dira gaur eguerdian Soreasu antzokian, Gitarra Topaketan. Honako eskoletakoak izan dira: Donostiako F. Escudero Kontserbatorioa, Beasaingo Loinatz musika eskola, Errenteriako Musika Eskola, Arrasate Musikala, Zumarraga-Urretxuko Sekundino Esnaola musika eskola eta Azpeitiko Juan Antxieta musika eskola. Gitarra jotzaileek hainbat pieza jo dituzte, eta bukaeran, diplomak banatu dizkiete gitarra ikasleei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide