Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Mari Orbegozoren Azpeitiko Dantzaki dantza eskolako haur eta helduek dantza erakustaldia egin zuten atzo gauean Azpeitian, Sanjuandegiko festetan. Era askotako dantzak egin zituzten oholtza gainean, eta jende asko bildu zen ikuskizunaz gozatzera. Areto dantzez gainera, funky, zumba eta bestelako dantza batzuk ere egin zituzten.