Jaitsi da
Mantangorri Azpeitiko Sanjuandegi auzora, horrekin batera festetan murgildu dira auzotarrak. Atzo, ostirala, arratsaldean, Jose Antonio Agirre plazako etxebizitza batetik, jaietarako oholtza gainera jaitsi zuten Mantangorri. Jende ugari bildu zen jaitsiera segitzera. Jarraian, buruhandiak eta erraldoiak ibili ziren auzoko kaleetan zehar, trikitilariekin batera. Igandera bitartean, festa nagusi izango da Sanjuandegi auzoan.