Azpeitiko parrokiako sarrerako atea, berritzen

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 1a

Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiako atea berritzen Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako atea berritzen ari dira egunotan. Prozesu berezia izango da atearen berritzea; izan ere, Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoak agertu duenez, "ateak estukoa du, eta hori ezin da gainetik margotu". Beraz, "eraberritu egin behar da". Berritze lanak bi emakume ari dira egiten, eta haiek azaldu dutenez, hilabeteko lana izango dute: "Lehenbizi garbitu egin behar dugu, eta ondoren, erorita edo puskatuta dauden zatiak berregin, eta atea osatu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide