Üther, Mutilated Judge eta Horzdun taldeen kontzertuak izango dira igandean, Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 1a

Kontzertuak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxean iganderako. Aste honetan hiru talde izango dira Gaztetxeko oholtzan. Azpeiti-Ermuako Üther taldearen fastcorea, Bizkaitik etorriko den Mutilated Judge taldearen grindcorea nahiz noisea, eta Hondarribiako Horzdun Sludge taldeko metala entzun ahalko dira igandeko hitzorduan. Azken orduko aldaketa batzuk tarteko, Mexikotik etortzekoa zen Gore And Carnage taldeak ezin izango du zuzenekoa eskaini igandean. Hasiera batean kontzertuak 19:00etan hastekoak baziren ere, azkenean 18:00etan hasiko dira zuzenekoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide