Hamar egun barru Gipuzkoako Eskola Txikien festa izango da Oikian. Antolatzaileak buru-belarri ari dira lanean dena ongi atera dadin. Bideoklip honetan ikus daiteke nolakoa den Oikiako eskolaren eguneroko martxa, talde txikietan adin desberdinetako haurrak, herrian txertatutako hezkuntza eremua, guraso nahiz irakasleen arteko gertutasuna eta abar.