Azpeitian Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan 500 neska-mutilek parte hartu dute

Nerea Uranga 2018ko maiatzaren 28a

2007an, 2008an eta 2009an jaiotako saskibaloi jokalariak aritu dira lehian, 40 taldetan banatuta

Azpeitian Saskibaloi Topaketetako irudi bat (Mikel Otola) Saskibaloiaren festa nagusitu da larunbat arratsaldetik igande arratsaldera bitartean Azpeitian. 2007an, 2008an eta 2009an jaiotako 500 neska-mutil inguruk parte hartu dute Iraurgi SBk antolatutako V. Saskibaloi Topaketan. Denera, 40 talde aritu dira lehian: Gipuzkoako, etxeko Iraurgi SBkoez gainera, Ordizia, Urretxuko Goierri, Easo eta Arrasateko Ointxe; Arabako, Amurrioko La Salle; eta, Bizkaiko, Durangoko Tabirako, Bilboko La Salle eta Balmaseda. Larunbat arratsaldean hasi ziren mailaz maila saskibaloi partidak Kiroldegian, Urola Ikastolan eta Perdillegin. Igande goizean jarraitu zuten norgehiagokekin. Ondoren, denek elkarrekin Sanagustin kulturgunean bazkaldu zuten eta arratsaldean finalaurrekoak eta finalak jokatu zituzten. Sariak banatu ondoren, elkarrekin argazkia atera zuten Azpeitiko Kiroldegian. [flickr_set id="72157697348114445"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide