Bertso kopan parte hartu duten bertsolariak eta antolatzaileak, atzo. (Erniarraitz)
Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, Bertso Kopa jokatu zen atzo gauean Matadeixen, Azkoitian. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan, eta Beñat Lizaso nagusitu zen saioan.
Asier Garate
Txibilter, Jokin Sudupe
Pio, Iñaki Tolosa, Xabier Aldalur, Beñat Lizaso, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Eneko Lazkoz eta Aimar Karrika igo ziren Matadeiko oholtzara, eta saio bizia eskaini zuten bertsolariek. Lehen bi faseen ondoren, Lizaso eta Uria iritsi ziren buruz burukora, eta, azkenean, azpeitiarrak eraman zuen kopa. Antolatzaileen esanetan, ehun lagun inguruk jarraitu zuten bertso saioa Matadeixen.
Bi urtean behin jokatzen dute Erniarraitzen Bertso Kopa, eta aurten Matadero Ekintzakek lagunduta antolatu dute txapelketa.