Naroa Aranbarri: "Neskak makalagoak garela diote, baina niretzat disfrutatzea da garrantzitsuena"

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 25a

Igantzin (Nafarroa) jokatutako VIII. Xabi Telletxea bizikleta jaitsiera irabazi zuen joan zen astean Naroa Aranbarrik (Azpeitia, 2003) zegokion mailan. Nesken artean ohikoa ez den kirola bada ere, bere afizioa da, eta asko atsegin du. Gaztea bada ere, aurrera begira kirol hori praktikatzen jarraitzeko irrikaz dago Aranbarri.

Naroa Aranbarri. (Maialen Etxaniz) Nondik datorkizu afizioa? Gazteagoa nintzela gogoan dut futbola gustatzen zitzaidala, eta horretan ibiltzen nintzela. Baina denborak aurrera egin ahala, lagun batzuk bizikletan ibiltzen zirela ikusi eta animatu egin nintzen. Sarritan joaten ginen bizikleta hartuta Goenara, jauziak egitera eta. Behin saltsa horretan murgilduta, beste lagun batzuk egin nituen, eta haiekin Arauntza aldera joaten hasi nintzen. Duela gutxi Beasaingo mutil bat ezagutu dut, eta hark ere bide berriak erakutsi dizkit. Dena den, betitik gustatu izan zait txirrindularitza, baina aitak esaten zidan txirrindularitzan ez sartzeko, kirol oso gogorra zela eta. Dena den, Iñigo Garcia izan da bizikleta jaitsieretara gehien animatu ninduena. Zertan datza kirolak? Mendi bidetik aldapan behera jaistea da egiten duguna, saltoak eta zenbait oztopo igarota. Jendeak pentsatzen du ez dela kirol nekagarria, aldapan behera joaten garelako, baina sinetsi, nekagarria dela. Azken batean, bizikletaren kontrola zure esku dago, eta frenatzean eta alde batera edo bestera bira hartzean, indar asko egin behar da besoekin. Zein lekutan ibiltzen zala jauziak egiten?  Nafarroa inguruan badira lekuak, Igantzin eta Irrisarriland esaterako. Markinan, Trapagaranen... Leku horietan ibilbideak prestatuta egoten dira, baina ez dira oso erakargarriak. Espainian, aldiz, badira pista askoz ere hobeak dituzten lekuak, jauzi handiagoekin eta, oro har, landuagoak. Oraindik ez naiz hara iritsi, baina ea udan aita engainatzerik dudan [barreak]. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide