Eman daiteke izena Urrestillako sanjoanetako kroserako

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 23a

Ekainaren 16an, larunbatez, izango da San Joan festetako lasterketa. Urrestillako Festa Batzordeak herritarrei dei egin die zapatilak armairutik atera, eta krosean parte har dezaten. Animatzen direnek Internetez egin beharko dute izen-ematea.

Gero eta gertuago daude Urrestilako sanjoanak, eta festak ospatzen hasteko ia dena prest du Urrestillako Festa Batzordeak. Egitaraua ixteko "azken zertzeladak" falta badira ere, beste zenbait hitzordu lotuta dituzte, eta horietako bat da San Joan festetako krosa. Etenalditxo baten ostean, iaz itzuli zen sanjuanetako lasterketa Urrestillara, festa batzordeko kideek hura antolatzeko ardura hartzea erabaki zutelako. Aurten ere "gozoz" heldu diote lanari, eta "dena prest" dute ekainaren 16an, larunbatez, izango den lasterketarako. Krosean parte hartzera animatzen direnek honako loturan egin dezakete. Hemen lasterketen ordutegia, mailaka: 17:00etan 0 eta 8 urte bitartekoen lasterketa (200 metro). 17:15ean benjaminak, 3. eta 4. mailakoen lasterketa (550 metro). 17:30ean alebinak, 5. eta 6. mailakoen lasterketa (950 metro). 17:45ean infantilak, DBH 1. eta DBH 2. mailakoen lasterketa (1.190 metro). 18:00etan kadeteak, DBH 3. eta DBH 4. mailakoen lasterketa (2.300 metro). 18:00etan jubenilen lasterketa (4.500 metro). 18:00etan seniorren lasterketa (8.850 metro). 18:00etan beteranoen lasterketa (8.850 metro).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide