Lagun Onak Eguna ospatuko du larunbatean Azpeitiko futbol klubak

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 22a

Iazko Lagun Onak Eguneko irudi bat. (Argazkia: Nerea Uranga) Azpeitiko Lagun Onak futbol klubak Lagun Onak Eguna ospatuko du larunbatean, maiatzak 19. Ohi bezala, egitarau oparoa prestatu dute klubeko arduradunek, eta adin guztietako jendeak izango du zertaz gozatua egunean zehar. Goizean, puzgarriak izango dira kiroldegi ondoko zelai artifizialean, eta, era berean, 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek futbol eskolakoek partidak jokatuko dituzte Garmendipeko zelai naturalean. Horrez gain, hainbat jolasetan aritzeko aukera izango dute gaztetxoek, 11:30etik aurrera; besteak beste, futbola ardatz duten jokoak eta ur jolasak izango dira. Iaz, Iraurgi Saskibaloi Taldeko ordezkariak omendu zituzten Lagun Onak Egunean, mailaz igo zirelako. Aurtengoan, berriz, Ilunpe pilota elkartea omenduko du futbol klubak, azken urteotan Herriarteko Txapelketan lortu dituen garaipenengatik. 11:30ean, Garmendipen izango dira Ilunpeko ordezkariak. Hona hemen larunbaterako prestatu duten egitaraua: 09:30-13:30. Puzgarriak. 09:30-11:30. Futbol eskolako partidak belarretan. 10:00. Txupinazoa. 11:30. Omenaldia Ilunpe pilota elkarteari. 11:30-13:00. Jolasak. 14:30. Bazkaria Kiruri jatetxean. 17:00. 2017-2018 denboraldiko sari banaketa. 19:00. Eonien elektrotxaranga Alde Zaharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide