Joseba Albizu azpeitiarrak Los 10.000 de El Soplao mendi bizikleta proba irabazi du

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 22a

Zapatuan izan zen proba Kantabrian, eta 163 kilometroko ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek. Albizuk 06:52:06 denbora eginda iritsi zen helmugarao. Azpeitiarra "gustura" dago lorpenarekin.

Joseba Albizu El Soplao probako podiumean. (Los 10.000 de El Soplao) Joseba Albizu Erreka txirrindulari azpeitiarrak Los 10.000 de El Soplao mendiko bizikletako proba irabazi zuen joan zen zapatuan, Kantabrian. 08:00etan hasi zen lasterketa, eta 163 kilometroko ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek. Albizu izan zen helmugara iristen aurrena, Alberto Fernandezen aurretik –iaz Fernandezek irabazi zuen proba, eta Albizu bigarren izan zen–. Albizuk 06:52:06 denbora behar izan zuen helmugara iristeko, eta "gustura" dago lorpenarekin. "Iaz Fernandezek irabazi zuen, eta aurten alderantziz izan da". Azpeitiarrak sei bat aldiz parte hartu du El Soplao proban, eta hark dioenez, proba "gogorra" da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide