Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=JOFVle1XhpE&feature=youtu.be
Denbora izoztu zuten joan zen maiatzaren 12an Azpeitiko Orkatz kultur elkartean. Aurten 25 urte betetzen dituela eta, denbora izoztu, eta mannequin challenge-a grabatu zuten hainbat lagunek tabernan jazotzen diren egoera desberdinak irudikatzeko, pasako urteak gogoratzeko eta kultur elkartea "libre eta zabalik" nahi dutela aldarrikatzeko. Gaur zabaldu dute bideoa.
Ekainaren 14an, 15ean, 16an eta 17an ospatuko dute urteurren festa. Egun horietarako prestatu duten egitaraua, hemen:
Ekainaren 14a, osteguna:
19:00etan: herriko hainbat tabernetan, Imanol Ituño eta Asier Kidam magoak.
22:00etan: Gala Nagusia Orkatzen.
Ekainak 15, ostirala:
19:00etan: Txalainaken emanaldia, karpan.
22:00etan: The Potes eta The Fridays Crew taldeen kontzertuak, karpan.
Ekainak 16, zapatua:
12:00etan, Herri kirolak plazan.
15:00etan: Herri Bazkaria Sanagustinen. Bazkalostean, Akerriperen emanaldia.
23:00etan: La Basu, Egurra Ta Kitto eta Bad Sound System taldeen kontzertuak karpan.
Ekainak 16, Igandea:
19:00etan: Anje Duhalderen kontzertua Sanagustin kulturgunean.