BIDEOA: Betirako agurtu dute 'Greban gaude' antzezlana

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 21a

Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, ikasturte amaierako emakumeen jaialdia izan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Aurtengo jaialdia "berezia" izango zela aurreratu zuten egitarauaren berri eman zutenean, eta horrela izan zen. Izan ere, hamabost urtetan zehar Euskal Herriko hainbat txokotan eskaini ostean, azkenekoz egin zuten Greban gaude antzezlana Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola eta Idoia Uranga aktoreek. Jendez lepo bete zen kulturgunea emakumeen aldarriak oinarri dituen antzezlana agurtzeko. Ostiraleko emanaldian hartutako irudiekin UROLA KOSTAKO HITZAk eta Kulturaz kooperatibak egindako laburpen bideoa da hau, Mikrouhinak bideo sortarako. https://youtu.be/UWNB--v5iGw

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide