'Safety Third' izango da ikusgai, besteak beste. Eskaladako film onena da hori.
Atzo hasi zen Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunak urtero antolatu ohi duen Mendi Astea, Txalintxoko Egunarekin. Bihar, asteartea, jarraituko dute egitarauarekin. Mendi Tour jaialdia iritsiko baita Soreasu antzokira, Bilbao Mendi Film jaialdiko lanik onenen emanaldia, hain zuzen. Orotara
lau ikus-entzunezko eskainiko dituzte, 21:00etatik aurrera. Honako hauek izango dira ikusgai izango diren lanak:
Safety Third (eskaladako film onena);
Mama (Epaimahaiaren saria jaso zuena);
The frozen road (zuzendari onenaren saria) eta
Where the wild things play.
Ostegunean, aldiz,
Kilian Jornet. Path to Everest dokumentala emango dute Soreasun, 21:00etan hasita. Ohi bezala, igandean itxiko dute aurtengorako prestatutako egitaraua, Xoxoteko Egunarekin.
Mendi Asteko egitaraua, hemen:
Maiatzak 24, asteartea:
21:00; Bilbao Mendi Film proiekzioa, Soreasu antzokian.
Maiatzak 24, osteguna:
21:00:
Kilian Jornet. Path to Everest dokumentala, Soreasu antzokian.
Maiatzak 29, igandea, Xoxoteko Eguna:
09:00: Xoxotera irteera, plazatik abiatuta.
12:00: Meza. Ondoren, lore eskaintza mendian hil direnen omenez eta sari banaketa.
13:00: Domina banaketa gaztetxoei.
Erromeria izango da egun osoan zehar, eta arratsaldean umeentzako jolasak.