IRUDIETAN: Azpeitia, scooterzaleen topagune

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 20a

Euskal Herriko hainbat txokotako eta Kataluniatik etorritako scooterzaleek Scooter Topaketak egin dituzte gaur Azpeitian. Vespa eta Lambreta motoenganako zaletasunak elkartuta, 40 lagun inguruk hartu du parte gaurko prestatuta zuten egitarauan. Goizean, 10:30 aldera iritsi dira Vespa eta Lambreta motoak Perez Arregi plazara, eta bertan ikusgai izan ostean, motozaleek itzulia egin dute inguruko herrietatik. Azpeititik abiatu dira, eta ondoren, Zestoatik, Iraetatik, Arroatik, Zumaiatik, Aizarnazabaldik eta Aizarnatik igaro dira. Aizarnan hamaiketakoa egin ostean, Azpeitira itzuli dira, Etumetatik eta Bentaberritik igarota. Eguna borobiltzeko bazkaria egin dute Perez Arregin 14:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide