IRUDIETAN: Urritz Iruretagoienak eta Ekaitz Agirrek irabazi dute Azpeitiko Sare Eguneko paella txapelketa

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 19a

Urritz Iruretagoienak eta Ekaitz Agirrek eraman dute etxera Azpeitiko Sarek antolatutako Sare Eguneko paella txapelketako koilara. Izan ere, epaimahaiaren arabera, Iruretagoienak eta Agirrek prestatutakoa izan da 17 paellen artetik goxoena. Iaz bezala, epaimahaiarentzat ez da erraza izan erabakia hartzea, hasiera batean berdinketa egon baita bi paellaren artean. 13:00etan hasi da lehiaketa, eta Azpeitiko plazan aritu dira 17 bikoteak sukaldari lanetan. Behin lanak amaitutakoan, guztiak Azoka Plazan elkartu dira prestatutako paellak jateko, eta 17:15 inguruan egin dute sari banaketa. Giro ederra nagusitu da Azoka Plazan egindako bazkarian. Behin sabelak beteta, umeentzako jolasak izan dira plazan. Elkartasun krosarekin hasi da Azpeitiko Sarek antolatutako Sare Eguna, eta paella txapelketak hartu dio lekukoa.   Sare Eguneko paella txapelketako argazki bilduma, hemen: [flickr_set id="72157667106405117"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide